jueves, 30 de octubre de 2014

Zergatik Soinua?

ZERGATIK SOINUA?


Zergatik ari da soinuarekiko interesa hainbeste haunditzen zientziaren munduan, medikuntzan, herizaintzan, terapia alternatiboetan, irakaskuntzan,...?

Eraginkorra delako!

Mundu osoan ezagutzen diren kultura guztietan erabili izan da soinua aintzinatik, errituetarako, sendatzeko, momentu garrantzitsu eta ospakizunetarako,... soinua beti izan da protagonista umorea altxatzeko, emozioa adierazteko,... eta ez hori bakarrik. Gizakiez gain, animaliek, landareek, mineralek eta lau elementuek osatzen dugun Lur Planeta deitzen diogun organismo inteligente zoragarri honek, Ama Lurrak ere, badauzka bere kantuak eta koruak dena martxan eta orekan mantendu ahal izateko, bai mikrokosmosean eta baita makrokosmosean ere. Hona hemen NASAK grabaturiko gure Ama Lurra eta beste planeta eta astroek elkarrekiko komunikazio elektromagnetikoaren kantuak!




Dagoeneko badakigu existitzen den guztia bibrazioa dela eta soinua dugu horren adibiderik zuzenena eta gertukoena.  Ikertu dugun partikularik txikienetik hasi eta orain arte ezagutzen dugun Unibertso bukaezineraino, impultso elektromagnetikoz osaturik dago.  

Gaur egun ere momenturoro soinuz inguraturik bizi gara eta atentzio nahikoa jarri ezkero, sentitu dezakegu nola afektatzen digun soinu bidez iristen den informazioak. Punta puntako teknologian erabiltzen hasi dira azken urteotan, esaterako radar teknologian, medikuntzan... eta nola ez, zinean,... Ondo dakigu soinuak ze nolako eragina duen gure egoera emozionalean eta ondorioz gure erantzun inkontzientean.

Nahi izan ezkero zuk zerorrek konproba dezakezu telebistaren aurrean irakarkiak ahotsarekin edo ahotsik gabe ikustean zenbat afektatzen duen zure gorputz fisikoan bertan, eta baita emozionalean ere. Arreta jarri nola aldatzen den zure arnasteko modua, zure bihotzeko taupadak, zure barne egonezin-pake aldaketak...

Imagina dezakezu, soinua beste modu batean erabiliko bagenu?
Zer gertatuko litzateke...
...zeure burua intentzionalki sendatzeko erabiliko bazenu?
...zure ideiak ordenatzeko soinua erabiltzen jakingo bazenu?
...zure emozioak gestionatzeko soinu aproposak ezagutuko bazenitu?
...zure zelulekin komunikatzeko modua aurkituko bazenu?

Soinuaren mundu zoragarrian murgil zaitezen gonbidatzen zaitut luzaroan bila zenbiltzan metodo erraz eta eraginkorrak aurki ditzazun, bai zure burua erlaxatzeko, estres maila jaisteko, zure motibazioa altxatzeko, zure kontzentrazio maila igotzeko, tratamendu medikuen prozesuak hobetzeko, zure estrategiak ordenatzeko, zure barne poza berriz pizteko,...!

Lehenengo eta behin eskerrak eman nahi dizkizut textua bukaeraraino irakurtzeko denbora hartzeagatik. Nire lehenengo artikulu hau zuretzat lagungarria izan dela espero dut eta, mundu hau ezagutzen ez bazenuen, argi izpi berri bat eman izana bide berriak arakatzen hasteko, eta ezagutzen baduzu, ideiak elkarbanatu eta elkarrengandik ikasi ahal izateko leku bat aurkitu duzulakoan,
​Agur bero bat!

Julen Apezetxea

No hay comentarios:

Publicar un comentario