jueves, 30 de octubre de 2014

Bihotza Esnatzen

BIHOTZA ESNATZEN



Tradizio espiritual askotan, bihotza aipatzen da arimaren hazia bezala.
Horren arrazoietako bat amaren sabelean gaudenean sortzen den lehenengo organoa bihotza izatearena da.

Jende askok pentsatzen du pentsamenduak garunean gordetzen direla, baina gure kanpo energetikoan aurkitzen dira. Kanpo elektromagnetiko bat da gu denok elkartzen gaituena eta gure inguruan eta barnetik aurkitzen dena.

Pentsamenduak lehenengo bihotzaren bidez komunikatzen dira gorputzera. Prozesu honetan seinale hauek burmuinera iristen dira eta hau fisikoa eta fisiko ez denaren arteko interfaz batean bihurtzen da.

Baina bihotza da errealitate fisiko eta ez fisikoaren arteko lehenengo iturria. Hau kontuan hartuta, bihotzera hurbiltzea, zure indar eta potentzial infinitora hurbiltzea da.

Bihotza neurotransmisorez beteta dago. Zure gorputzeko Kanpo elektromagnetiko haundienetariko bat dauka, haundiena ezpada. Gainera bihotzaren eremu elektromagnetikoa burmuina baino ehunka aldiz indartsuagoa da elektrikoki, eta 5000 indartsuagoa magnetikoki.


Burmuinetik bihotzera mugitzeko, lagungarria da bihotzarekin izaki libre eta independiente bat izango balitz bezala jokatzea. Hala baita. Bere egia propioa komunikatu diezagun utz diezaiokegu. Bere jakinduria propioa espresa diezagun eska diezaiokegu. Gure eguneroko erabakietan lagun gaitzake. Gure aliatu pertsonala izan daiteke. Gure konbertsazio propioetan sar dezakegu, besteeki eta gure buruarekin komunikatzen garenean. Hau eginez elkarrizketa guztiak esanguratsuagoak bihurtzen dira. Eta hartzen ditugun erabakiak, guretzako eta besteentzako onurarik haundienekin zuzendurik daude.

Bizi garen gizarte moderno honetan, oso erreza da bakarrik sentitzea. Besteengandik separatuta zaudela esaten dizu. Bihotza ez dago ilusio horretan murgildurik. Ondorioz, bihotza zure lagunik honena izan daiteke. Bere baitan bizi den izaki bat bezala har dezakezu, eta erantzunen bat behar duzunean galderak bihotzean bildu eta bihotzak beti emango dizu erantzun era zuzenbide egokia.

Burmuinetik bihotzera mugitzeko, lasaitasunerako espazioa behar dugu. Inguratzen gaituzten estimulazioek burmuinean mantentzen gaituzte. Gure burmuinari kaso eginez mantentzen gaituzte, gure ingurutik jasotzen duguna beti epaitzen.

Bihotza INTUIZIOAREN zentrua da. Intuizioak ez du lehiatuko ezerrekin eta ez da oztopatuko. Bere ahotsa oso egonkorra eta lasaia da. Horretarako espazio lasai bat bilatu behar dugu, ahots hori ongi eta garbi entzuteko. MEDITAZIOA da modurik onena lasaitasun hori aurkitzeko. Garuna lasaitzeko metodorik onena da, honela bihotza entzuteko bidea emanez.

Bihotzak dominioa izan dezan moduan ezagutuko dugu garuna. Meditazioa praktikatuz, gure pentsamenduekiko lotura-eza, oroitzapenekiko, esperientziekiko eta gure identitate singularrarekiko.

Meditatzen ari garenean, gure pentsamenduak aztertzu ditzakegu eta ondorioz etortzen diren emozioak ere bai. Pentsamenduak indartu gabe, beraien gora-behera eta jauziak begiratu-obserbatu ditzakegu. Eta pentsamenduak obserbatzen digugunean, hauek elikatu beharrean, indarra galtzen dute.

INTUIZIOA gure izate gorenaren ikuspegia da. Ikuspegi objetiboena da. Ez da suposizio eta epaiketetan oinarritzen. Ez du bere ikuspegia justifikatu beharrik. Existitzen den guztiaren onurarako alineaturik dago. Intuizioa esnatzea bihotzean bizitzera urbiltzea da, garunean bakarrik bizi beharrean.

LEIALTASUNA (honestidadea) ere landu nahi dugu. Geure buruarekin lehialak ez garen artean, gure bizitzaren preso izango gara. Gure ilusio eta kondizionamenduak askatu behar ditugu gure bihotzari jarraitzeko, gure benetazko izatea bait da.

Nahiko ausartak izan behar dugu gure alaitasunari, zoriontasunari jarraitzeko eta gu geu maitasunez beterik sentitu, bihotzean bizi nahi badugu.

Bihotzean bizi ahal izateko, horizontalean pentsatu behar dugu, humiltasunaren pentsamendua delarik. Pentsamendu horizontalak hau esan nahi du: ez naiz gutxiago... ez naiz gehiago... ez gara ezta berdinak ere. BAT GARA.
Epaitzen duen garun batean gaudenean zaila da ekuanimitatea eukitzea. Bihotzean bizi zarenean aldiz, zure ikuspegia eta besteena ez daude leihaketan, eta unibertsoarentzat balio bera daukate. Lotsa edo arrokeria sentimenduak dauzkazunean pentsamendu bertikalean zaude. Bestalde, konpasiozko-errukizko eremuan bazaude, ekuanimitate hau ulertzen baduzu eta esker ona lantzen baduzu, horizontalki pentsatzen ari zara, Unibertsoak bizitza ikusten duen modua izanik.

Lotura eza (desapegoa) ere landu nahi dugu. Mundu espiritualean asko hitzegiten da lotura ezari buruz. Jende askoren ustez, lotura eza preso egiten gaituenarengandik urruntzea izango litzateke. Baina nor berak bere burua esperientziatik atera beharrean, esperientzian osoki murgiltzea eta esperientzia zugan sartzen uztea esan nahi du lotura ezak. Esperientziak ematen dizun emozioak ebitatzen saiatzen bazara, ez zara sekula desapegatuko horiengandik. Desapeatzeak esperientziaren emozioen sakontasunean buruz sartzea esan nahi du, beste aldera beharrezko esperientzia guztiarekin aterako zarela ulertuz. Esperientzia honi bihotzaren jakinduria dei diezaiokegu.

Zure bihotzak ez du irteerarik bilatzen momentuan bizi duzun esperientziatik ihes egiteko. Ez du ihes egin nahi orain zaren modukoa izatetik, ezta orain sentitzen zaren modukoa izatetik ere. Bihotzak ulertzen duelako iluminazioa zauden lekuan eta momentuan bakarrik eman daitekeela. Zauden momentua esperientziaren egia da. Ez da ez ona ezta txarra ere.


Orainaldian bizitzea ere behar dugu bihotzean bizitzeko. Orainaldian dago existitzen den guztia. Bihotzak badaki hori. Burmuinean bizi bagara lehenaldian eta etorkizunean, ez gara guztiz esnatuko bizi dugun bizia osoki esperimentatzeko. Momentua biziko ez bagegu inoiz ez genuke esperimentatuko dutxan gaudenean ura gure azaletik behera erortzea. Bihotzean momenturik aurkituko ez bagenu, ez ginateke konturatuko bizitzaren edertasunaz. Lo egongo ginateke beti.

ESKER ONAk, maitasunaren bibrazio berdinean dagoela, bihotzaren eremura hurbildu eta goxatuko zaitu. Zu bizitzen ari zaren esperientziara eta emozioen ulermenera osoki irekiko zaitu.

Zure inguruan arreta jartzen duzunean ongi eta libre sentiarazten zaituzten gauzak daudenean, apreziazioaren, esker onaren bibrazioan zaude. “Iturri Bukaezinaren” perspektibatik bizi zara momentu horretan. Ondorioz, benetazko izatea mundu fisikoan azaleratzen uzten duzu. Ez duzu saiesten prozesu hori. Egoera hau gailenduko duen gaixotasunik, goserik,... ez dago. Momentuak, egoerak, gauzak apreziatzen hasten zaren momentutik haurrera, esker onez sentitzen zaren momentutik aurrera, Unibertsoaren energia bukaezina zure bihotza eta gorputzaren bidez ematen da.

Bihotzaren espazioa, konpasioaren-errukiaren espazioa da. Praktika espiritual batean konpasioa lantzea oinarrizkoa da. Konpasioak esaten digu ez dagoela banaketarik. Besteen sufrimendua gure sufrimendua da. Besteen alaitasuna gure alaitasuna da. Nire istorioa zure istorioa da eta alderantziz baita ere.

Konpasioak bateratasunean bizitzen laguntzen digu, gure existentzia indibidualen ilusiotik aske.

Besteei sakonki entzun eta ulertzen praktikatu ezazu. Honek barkatzen eta munduarekin konektatzen lagunduko dizu. Iraganaldiko epaiak disolbatzen lagunduko dizu. Ulertzea, bihotzaren prozesua da.

Bihotzak ez du paretarik eraikitzen bera eta besteen artean. Beretzat ez dago ez etsai ez areriorik. Hartu-emaneko egoera batean bizi da. HARTU ETA EMANEZ, EXISTITZEN DEN GUZTIAREN ONURARAKO, POZEZ ETA ALAITASUNEZKO DANTZA INFINITOA DA BIHOTZAREN BIZITZA.

Orduan, jendearekin zaudenean, eman zure buruari aukera besteei sakonki entzuteko, ulermena bilatu, horrek erakutsiko baitigu benetan geure burua ezagutzen, ilusiorik gabe.

Eta harrigarriena hauxe da: Konpasioaren espaziora mugitzen garenean, bila genbilen munduan bilakatzen garela gu geu.

Bihotzetik bizitzeak zure benetako esentzia esnatzea esan nahi du. Osoki gertu eta prest egotea esan nahi du, Maitasuna, Berdintasuna eta Askatasunean hezurmamituz. Hori da egoerarik natural eta egiazkoena.

Egoera horretatik urrun eta kondizionatuan egon gara orain arte.

Praktikarekin posible da bihotzaren espazioan egotea. Zenbat eta gehiago praktikatu orduan eta luzaroagoan manten gaitezke bihotzean. Burmuina bihotzarekin alineatzean, gure bizitzaren errealitaterik errealenean biziko gara, bizitzaren totalitatea esperimentatuz, dualitatea eta gatazkatik libre. Orduan jakingo dugu zer den geure esentziatik bizitzea.

Orduan konturatuko gara pertsona guztiengan dagoen Kristoaz eta Budaz. Puntu honetatik, topatzen garen pertsona guztiak ere beren baitan dagoen Buda eta Kristoa bezala ikusiko ditugu. Beren baitan dagoen potentzialik intimoenaz konturatuko gara. Lortu dezaketen guztia ikus dezakegu beren baitan. Benetan nor diren ikus dezakegu. Bihotzetik bizi zarenean, berdin dio topatzen zaren pertsona hori iluminaziotik ze urrun dagoen. Egoera horretan zaudenean, komunikatzen ari zaren pertsona hori bihotzean egotera gerturatzen duzu. Orduan beraientzat errezagoa izango da beren kabuz egoera hori esnatzea.

Bizitzara bihotzetik irekitzea, zure benetako pertsonalitatea esnatzeko modua da.

Kristo edo Buda horren natura ez da gure bizitzako alderdi bat. Gure benetazko izatea da.

Nire nahia da zuk zure izate propioa aurkitzea.

Eskerrikasko!

Julen Apezetxea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario