martes, 4 de noviembre de 2014

WeaveSilk. Aplikazio interaktiboa. Sortu Zure argizko mandala!!

WeaveSilk. Aplikazio interaktiboa. Sortu Zure argizko mandala!!

Artearekin jolasteko aplikazio interesgarria! Sormena eta intuizioa lantzeko entretenimentu ederra! Baita etxeko txikienekin ere!

Web orrialde interesgarri honengatik hitzegin ditate, mandala ederrak sor ditzakezula modu erreza eta intuitiboan. Marrazkiak gorde ditzakezu eta behin eta berriz jolastu mandala berriak eginez. Pixka bat saltseatzen ibili naiz eta hona hemen nire mandala! saiatu zurea egiten eta elkarbanatu komentarioetan!



Litekeena da hasieran pixka bat arrotza iruditzea eta habilezea falta sentitzea zuk buruan daukazuna pantailara plasmatzerako garaian, baina uste baino lehen nola funtzionatzen duen ezagutzen hasten zara, koloreak, mugimenduen azkartasuna eta abar ezagutuz.
Interesgarria da baita ere ezer irudikatu gabe ateratzen denaren arabera jolasten joatea. Oso ona intuizioa garatzeko eta burmuinaren sormena askatzeko!

Emaiozu klik eta oroitu bloga zure lagunekin elkarbanatzeaz! >> WeaveSilk <<

Aplikazio hau zure ordenagailura eta mugikorrera ere jaitsi dezakezu AppStoretik.
Jolastera!

Julen.
www.julenapezetxea.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario